top of page
LIMPIEZA DE CHIMENEAS
TXIMINIA GARBIKETAK
DESHOLLINADOS
GOMENDIOAK TXIMINIETAKO SUTEAK EKIDITEKO:
GARBIKETA
Sarri pizten diren tximiniak ondo egokitu eta garbitu behar dira, batez ere, tximiniaren tiroa. Garrantzitsua da tximiniaren kebidearen hormei atxikitako kreosota (erretxina) kentzea, material horrek su har dezakeelako eta beraz, kebide barruan sugarrak sor daitezkeelako.
.
AIREZTAPEN EGOKIA
Prebentzioko neurri gisa, tximinia dagoen gelan aireztapen ona egon behar da, suak oxigenoa kontsumitu eta karbono monoxidoa sortzen duelako. Aireztapen egokiak tiroa edo kebide barruko kearen mugimendu naturala hobetzen du; gainera, aireztapenak karbono monoxidoa desagertzen laguntzen du.
ALTZARIAK
Alfonbrak, altzariak, jantziak.... tximiniaren gainean edo tximiniatik hurbil ez jartzea gomendatzen da, erradiazioaren bitartez jasotzen duten beroagatik su har dezaketelako. Erre ahal diren material guztiak sutatik urrun egon behar dira, gutxienez metro batera.
ITZALITA JENDERIK EZ BADAGO
Lotara joaten garenean ez dugu tximinia piztuta utzi behar, sutea hasteko arriskua dago eta. Etxebizitzan jenderik ez badago, tximinia itzalita egon behar da.
SU DETEKTAGAILUAK
Tximinia dagoen etxeetan suteen aurkako neurri ezin hobea da su-detektagailuak jartzea.
EGURRAREN ERABILERA
Egur lehorra erabiltzea gomendatzen da. Egur lehorra erretzeak kreosota gutxiago sortzen du, egur hezea erretzeak baino. Gainera, haritza edo artea bezalako espezieen egurrak hobeak dira, gogorrak direlako, bero-ahalmen handiagoa dutelako eta egur bigunek (makala, izeia...) baino kreosota gutxiago sortzen dutelako
bottom of page